Síguenos en redes sociales:

Beasain: Martxan da XXVIII. Igartza Literatur Beka

Interesdunek ekainaren 30era arte izango dute beren lanak Beasaingo Igunean edo www.beasain.eus atarian aurkezteko aukera

Beasain: Martxan da XXVIII. Igartza Literatur BekaIker Azurmendi

Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko helburuz, Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, Igartza Literatur Beka sustatzen jarraitzen du. Horregatik, dagoeneko martxan da edizio berria, hogeita zortzigarrena dena. Interesdunek ekainaren 30era arte izango dute beren lanak Beasaingo Igunean edo www.beasain.eus atarian aurkezteko aukera.

Igartza Literatur Bekaren XXVIII. edizioan parte hartzeko baldintza nagusiak ondorengoak dira: 35 urte bete gabe izatea; aurretik lan argitaraturik izatekotan helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea; aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea; narratibako lanak izatea, eleberria edo ipuin-bildumak; eta lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izatea.

Esti Martinez Diaz de Ceriok, Garazi Kamio Anduagak eta Olatz MitxelenaLarretak osatuko dute aurtengo epaimahaia. Irabazlearen izena 2025eko irailean jakinaraziko dute, eta hautatua izango den proiektuak 10.000 euroko saria jasoko du.