Irungo Ostomila txotxongilo taldea Bretainiako Marionnetic jaialdian parte hartuko du
'Alaia Galtzagorria' lana aurkeztuko dute: euskal pertsonaia tradizionalak, euskararen doinua eta musika herrikoia uztartzen dituen ikuskizuna.
Euskal-nikaraguar jatorriko IrungoOstomila txotxongilo taldeakBretainiako Marionnetic Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du aste honetan, txotxongilo antzerkiaren topagune entzutetsuenetako batean.
Oraingoan, konpainiak Irati Ibarra beratarra izango du bidelagun, akordeoi-jotzaile eta trikitilari gisa. Berarekin batera 'Alaia Galtzagorria' lana aurkeztuko dute: euskal pertsonaia tradizionalak, euskararen doinua eta musika herrikoia uztartzen dituen ikuskizuna. Horrela, bretoi publikoari euren sormen-lana ezagutzera emateaz gain, euskal kulturaren ikuspegi berezia eskainiko diete.
Ostomilarentzat, jaialdi honetan parte hartzea aukera paregabea da "nazioarteko txotxongilo antzerkiaren zirkuituan euren lana zabaltzeko, eta aldi berean, euskal kulturaren edukiak partekatzeko eta zabaltzeko".
Temas
Más en Bertan
-
“La situación del ambulatorio de Lasarte-Oria ha mejorado, pero no bajaremos la guardia”
-
Errenteria ofrecerá competencias para el desarrollo personas de los jóvenes
-
Lasarte-Oriak frankismoaren biktimak omenduko ditu
-
El Ayuntamiento de Orio muestra su "tristeza y preocupación" ante la denuncia de las remeras