Euskal matriarkatua, protagonista Elgoibarren, 'Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasketa” izeneko zikloan
Cira Crespo, Historia doktorea, emakumeen historiaren ikertzailea eta dibulgatzailea, izango da hizlaria gaur, maiatzak 13, Aita Agirre kulturgunean gauzatuko den saioan
Illunberri Achademiak eta Elgoibarko Izarrak hitzordu berria antolatu dute Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasketaElgoibarren egiten ari den izeneko zikloaren barruan, Udalaren laguntzarekin.
Bigarren saioa gaur, maiatzak 13an, burutuko da eta bertan jorratuko den gaia Euskal matriarkatua izango da.
Cira Crespo, historialaria
Cira Crespo Cabillo (Bartzelona, 1980), Historian doktorea, emakumeen historia ikertu eta dibulgatzen dabilen aditua izango da hizlaria.
Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da hitzaldia, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.
Galderak
Zer irudikatzen dugu matriarkatua aipatzen dugunean? Non sortu zen lehen aldiz kontzeptu hori? Nor hasi zen hari horri tiraka, eta zergatik? Eta Euskal Herrian, noiz hasi ginen guk gure buruari galdetzen ea matriarkalak ote ginen?
Gogoeta horien bidetik, Crespok ideia horren bilakaera historikoa jarriko du mahai gainean, ikuspegi kritiko eta gertutik hausnartua eskainiz.
Euskal Herriak gizarte matriarkal baten ezaugarriak izan al ditu inoiz? Galdera hori izango da seguruenik, baina ez bakarra, Crespok landuko duen auzietako bat.
Nafarroako gazteluak
Zikloari hasiera eman zioten aurreko astean, Andoni Larrañagak emandako hitzaldiaren bidez. HitzaldiaAnder Errasti ingeniari elgoibartarraren laguntzarekin prestatu zuten, eta biek Lanbroa Kultur Elkartean dihardute. Azkoitia eta Bergara arteko mugan, Iriaun izeneko gaztelua zutik egon zen XII. mendetik 1457. urtera arte, hau da, orain dela gutxi gorabehera 568 urte arte. Hitzaldian argitu zutenez, gaztelua Nafarroako Erresumaren parte izan zen, eta ondorio hori Aita Agirre Kulturgunean eskainitako saioan azaldu zuten.