Usurbilek herritarrekin landuko du Irisgarritasun Unibertsalerako Plana
Maiatzaren 14an saio ireki bat burutuko da ekarpenak jasotzeko
Usurbilgo Udala Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala osatzera doa, eta herritarren ekarpenak jasotzeko bi saio egingo ditu: lehenengoa maiatzaren 14an izango da, 18.00etan, Potxoenean. Usurbil denONA, denontzat lelopean, herriko irisgarritasuna hobetzeko prozesua abiatu du udalak, barne mailan, eta, orain, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu, plana ahalik eta aberatsena izan dadin.
Maiatzaren 14ko saioan herritarren ekarpenak jasota, proposamen zehatzak landuko dituzte bigarren saioan.Parte-hartzaileek ez dute hirigintzan adituak izan behar, Usurbilen bizitzen arituak baizik, izan ere, usurbildarren egunerokotasuna oinarri izango dituzten irizpideak funtsezkoak izango dira, besteak beste, aniztasunari erantzuteko, autonomia sustatzeko edota zaintza lanak errazteko.
Azken urteetan, irisgarritasun planak egin dira, eta horietan “udalerri irisgarria” esparrua landu izan da: kaleak, eraikinak, garraioa eta komunikazioaren alorretan esku hartu da. IUPI-ekin, “udal irisgarria” esparrua ere landu beharko da: hau da, zerbitzu, prozesu eta arretaren alorretan ere esku hartuko da. Irisgarritasunaren irizpidea zeharkakoa izatea eragingo du horrek, hau da, udalaren sail gehiagotara zabaltzea.
Irisgarritasun kognitiboa
Izan ere, fisikoaz gain, irisgarritasun unibertsalak barne hartzen du irisgarritasun kognitiboa ere, pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarri eragiteko aukera izan dezaten: inguruneek, prozesuek, ondasunek eta zerbitzuek bete behar duten baldintza da, baita tresnek eta gailuek ere, pertsona guztiek segurtasun eta erosotasun baldintzetan eta ahalik eta modu autonomoenean ulertu, baliatu eta erabili ahal izateko.
IUPI-ak lau urteko indarraldia izango du. Lan-eremua zabalduko bada ere, planean jasotzen diren esku-hartzeek zehatzak izan beharko dute, bai deskribapenean, bai eta horien jarraipena egingo duten arduren banaketan ere. Udalaren baliabideak ondo neurtzea eskatuko du: esku-hartzeak lehenetsi beharko dira, kostuak eta onurak neurtuz.
IUPI Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralaren idazketa 2020an onartutako EIUE Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategiaren barruan ulertzen da: estrategia horrek EAE-ko erakundeei eskatzen die, baita Udalei ere, ingurune fisikoaren irisgarritasunaz haragoko neurriak har ditzatela. Udalak IUPI-a idazteko Eusko Jaurlaritzaren 12.750 euroko dirulaguntza jaso du.
Temas
Más en Bertan
-
Buenas noticias para los oriotarras: el Ayuntamiento creará 75 aparcamientos para residentes
-
La llegada del nuevo puente de Urazandi obligará a cortar el tráfico en la N-634 en Elgoibar el sábado
-
El Ensamble Moxos actuará el domingo en el Auditorio Itsas Etxea de Hondarribia
-
Astigarraga organiza el sábado un auzolan para limpiar el parque fluvial