Maiatzaren 1ean, ospatuko dira Azkoitiko Floreagako auzoko festak.
Urtero bezala, haurrei zuzendutako jarduerek osatuko dute egitarau nagusia, eta eguna auzotar guztientzako jaigiroan igarotzeko moduko proposamenekin dator.
XLI. Gurutzetxoko krosa
Goizean, auzoko ekitaldi garrantzitsuena izango da XLI. Gurutzetxoko krosa.
Parte hartu nahi dutenek 09.30etik 10.45era bitartean izango dute izena emateko aukera, Floreagako tabernan.
Lasterketa 11.00etan hasiko da.
Haurrentzako jolasak
Bazkalondotik aurrera, haurrentzako jarduerak izango dira nagusi.
15.00etan hasiko dira puzgarriak eta apar festa, auzoan giro alaia eta koloretsua sortuz.
Egunari amaiera borobila emateko, 18.00etan buruhandiak aterako dira kalera, umeen artean beti harrera beroa izaten duten pertsonaia ezagunekin.
Auzkokoen gonbidapena
Floreagako festek auzoko giroa biziberrituko dute beste behin, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera eta jai eguna elkarrekin ospatzera.