Síguenos en redes sociales:

Itziarko Erromeria Eguna, hamabost edizio tradizioari eutsiz

Maiatzaren 3an ospatuko da jaia, herriko plazan eta kaleetan dantza, musika eta erromeria giroan belaunaldi berriei euskal kultura transmititzeko helburuarekin.

Itziarko Erromeria Eguna, hamabost edizio tradizioari eutsizAitor

Datorren maiatzaren 3an ospatuko da Itziarko Erromeria Egunaren hamabosgarren edizioa.

Ekitaldia Andutz Dantza Taldeak eta Itziarko Auzo Udalak antolatu dute, eta aurreko edizioetan izan duen arrakasta ikusita, aurten ere jendetza espero dute antolatzaileek.

Herriko plaza

Jada euskal erromerien mapan bere tokia egin du Itziarko jaiak.

Aurtengo egitaraua berrikuntza batzuekin dator. Udaletxeko eraikinean egin diren berritze lanak amaituta, herriko plaza izango da berriro erromeriaren bihotza eta dantzalekua.

Egitaraua

Goizeko 11.00etan emango zaio hasiera jaialdiari, plazatik abiatuta: Zubietako joaldunak, Itziarko trikitixa eskolako ikasleak eta Andutz Dantza Taldea kaleetan zehar ibiliko dira.

Eguerdiko 12.30ean mokadua eskainiko da plazan, eta dantza emanaldi bikoitza izango da: alde batetik, Itziarko eta Vianako dantza taldeak; bestetik, herriko trikitixa eskolako gazteak.

Ondoren, kaleak alaituko dituzte Hernaniko Txilibita fanfarreak, Hernaniko dultzaineroek, Zubietako Joaldunek eta trikitilariek.

Bazkari herrikoia eta erromeria-afaria

Bazkaria 14.30ean izango da Zabalsorofrontoian. Txartelak apirilaren 30era arte eskuratu daitezke Burugorri Ostatuan eta Gure Dendan; helduentzako 20 euro eta 14 urtetik beherakoentzat 10 euro.

Arratsaldeko 18.00etan, berriz, trikitilarien doinuekin erromeria izango da plazan. Trikitilari hauek arituko dira: Naiara Mantzizidor, Lanberri eta Maddi Alberdi, Maitane Unanue eta Alaitz Eskudero, Lurdes Alkorta, Zabale eta Xabier Aldalur, eta Garixe eta Txibilter.

Gaueko 21:30ean, Burugorri Ostatuan, erromeria-afaria izango da, eta inguruko trikitilariek librean jotzeko aukera izango dute.

Erromeriaren memoria

Itziarko Erromeria Egunaren helburu nagusia iraganeko erromerien memoria bizirik mantentzea da.

Duela hamarkada batzuk, erromeriak gizarte harremanak egiteko espazio garrantzitsuak ziren, eta euskal kultura tradizionalaren transmisiorako ere ezinbestekoak izan ziren. Gaur egun, espiritu hori berpizteko eta belaunaldi berriei helarazteko lanean jarraitzen dute Itziarren.