XXXV. Beasain Idazlehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da igande honetan, apirilaren 27an, Igartzako Jauregian. Bertan, 9 eta 18 urte bitarteko goierritarren euskaraz idazteko gaitasuna sarituko da. Ekitaldia 12.00etan hasiko da.  

Urtero legez, idazlehiaketa hiru atal nagusitan antolatu da: prosa, bertsoa eta poesia. Gainera, parte-hartzaileak adinaren arabera mailaka banatzen dira: A mailan 2007 eta 2008an jaiotako gazteek parte hartzen dute; B mailan, 2009 eta 2010ekoek; D mailan, 2011 eta 2012an jaiotakoek; E mailan, 2013 eta 2014koek; eta F mailan, 2015 eta 2016an jaiotakoek.

Beasain Idazlehiaketa Beasaingo Udalak, 1989. urteaz geroztik, antolatzen duen ekimena da. Kultur sorkuntza bultzatzea eta zehazki euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea ditu helburu.