Euskarazko sormen lana sustatzeko helburuz, Beasain Idazlehiaketa sortu zen 1989. urtean. Hamabi urtera bitartean Beasaingo ikasleek parte hartzen dute eta hamabi urtetik aurrera, aldiz, eskualde osoko ikasleek. Beasaindar eta goierritarren artean ospe handia duen lehiaketa da, helburu berari eutsi baitio orain arte.

Beasain Idazlehiaketako saritu batzuk sariarekin.

Euskaraz idaztea eta sortzea motibagarria izatea nahi du Beasain Idazlehiaketak. Euskara balioan jartzea. Euskara komunikatzeko erreminta izateko. Adierazpide. Izan ere, literatur baliabide guztiak barnera-tzen ditu, ia-ia. Hizkuntza idatzian, prosa, olerkia eta bertsoa.

Beasain Idazlehiaketan sarituak izan diren ikasle batzuk.

Sari banaketa

Pasa den larunbat goizean egin zen XXXIV. Beasain Idazlehiaketako sari banaketa, Beasaingo Igartzako Jauregian. Adinaren arabera, bost maila izan ditu aurten lehiaketak.

Beasain Idazlehiaketako sarituetako batzuk.

F Mailan 2014 eta 2015ean jaiotako ikasle beasaindarren lanak saritu dira: 1. saria: Adei Marteles Sánchez, Munduko gauzarik preziatuena (90 euro); 2. saria: Maddi Escalera Mintegi, Ongi etorri Beasainera! (60 euro); eta 3. saria: Lohitzune Iglesias Anuntzibai, Amona eta ostadarra (30 euro).

Beasain Idazlehiaketan saria jaso duten ikasleetako batzuk.

IRABAZLEAK

E Mailan 2012 eta 2013 urteetan jaiotako ikasle beasaindarrek parte hartu dute. Prosazko atala: 1. saria: Ilargi Pérez Ormazabal, Ez dugu horrelako jarrerarik onartuko (120 euro); 2. saria: Nora Moulay Abalabide, Ametsak betetzen dira (85 euro); eta 3. saria: Izaro Baztarrika Elizegi, Zuk erabaki (50 euro). Bertso atala: 1. saria: Erlantz Furundarena Agirre, Nire metak/helburuak (120 euro); eta 2. saria: Arene Ayerza Otegui, Musikariak (60 euro).

D Mailan 2010 eta 2011 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean banatu dira sariak. Prosazko atala: 1. saria: Kattalin Zurutuza Eskisabel, Ihesa (150 euro); 2. saria: Elene González Aranburu, Hallo nuwe lewe (110 euro); eta 3. saria: Maddi Telleria Aldaz, Ispiluaren aurrean (70 euro). Bertso atala: 1. saria: Izadi Furundarena Agirre, Ispilua (150 euro); eta 2. saria: Beñat Unanue Sarasola, Aittona Pedrori bertsoak (70 euro).

B Mailan 2008 eta 2009an jaiotako eskualdeko ikasleen lanak saritu dira. Prosazko atala: 1. saria: Lide Urteaga Riaño, Hemen bizi da maitasuna (180 euro); 2. saria: Amets Zubizarreta, Agur (130 euro); eta 3. saria: Izaro Aranburu Ansa, Beldurraren beldur (80 euro). Poesia atala: 1. Saria: Duna Urteaga Jauregi, Oinatzak (180 euro); eta 2. saria: Amaia Sarasola Auzmendi, Iraganaldiko elorria (90 euro). Bertso atala: 1. saria: Kimetz Furundarena Agirre, Nire bizitza (180 euro); eta 2. saria: Amets Zubizarreta, Triste bizi naiz eta (90 euro).

A Mailan 2006 eta 2007 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleek parte hartu dute. Prosazko atala: 1. saria: Amaia Azpeitia Osinalde, Izarapean (210 euro); 2. saria: Aiala Zubiarrain Torreño, Non ote dago denbora atzera botatzeko ordularia? (150 euro); eta 3. saria: Ander Leturia Elorza, Bogus creek (90 euro). Poesia atala: 1. saria: Ane Irizar Arrondo, Denboraren lehia (210 euro); eta 2. saria: Naia Sarasola Gaztañaga, Sekula inoiz (150 euro). Bertso atala: 1. saria: Malen Urretabizkaia Mateos, Gorputzaren ardatzak (210 euro); eta 2. saria: Unai Eguren Retolaza, Covidari bertsoak (150 euro).