Beasain Idazlehiaketaren sari banaketa igandean egingo da Igartzako Jauregian
9 eta 18 urte bitarteko goierritarren euskaraz idazteko gaitasuna sarituko da
XXXV. Beasain Idazlehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da igande honetan, apirilaren 27an, Igartzako Jauregian. Bertan, 9 eta 18 urte bitarteko goierritarren euskaraz idazteko gaitasuna sarituko da. Ekitaldia 12.00etan hasiko da.
Beasain Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte
Urtero legez, idazlehiaketa hiru atal nagusitan antolatu da: prosa, bertsoa eta poesia. Gainera, parte-hartzaileak adinaren arabera mailaka banatzen dira: A mailan 2007 eta 2008an jaiotako gazteek parte hartzen dute; B mailan, 2009 eta 2010ekoek; D mailan, 2011 eta 2012an jaiotakoek; E mailan, 2013 eta 2014koek; eta F mailan, 2015 eta 2016an jaiotakoek.
Beasain Idazlehiaketa Beasaingo Udalak, 1989. urteaz geroztik, antolatzen duen ekimena da. Kultur sorkuntza bultzatzea eta zehazki euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea ditu helburu.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun