Síguenos en redes sociales:

Anjel Rekaldek 'Euskal Sorgina: Fikziozko errelatoa' hitzaldia eskainiko du Arrasaten

Zuztarrak Errotuz taldearen eskutik, bi ekitaldi izango dira apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an

Anjel Rekaldek 'Euskal Sorgina: Fikziozko errelatoa' hitzaldia eskainiko du ArrasatenIñaki Porto.

Aurreko urteetan udaberrian egin duen bezala, Arrasateko Zuztarrak Errotuz taldeak bi hitzaldi antolatu ditu. Lehena datorren astean izango da, zehazki apirilaren 30ean, Nabarralde Fundazioko koordinatzaile den Anjel Rekalderen eskutik. 'Euskal Sorgina: Fikziozko errelatoa' berbaldia egingo du, eta gai horri buruzko “klixe eta topiko ugari hankaz gora jarriko ditu", azaldu dute antolatzaileek.

Bigarren saioa maiatzaren 7an izango da. Kasu honetan, Aitzol Altuna historialari eta Nabarraldeko kideak 'Nafarroako gipuzkoarren mila urte' izenburuko hitzaldia eskainiko du. Bi hitzordu hauek Kulturateko areto nagusian izango dira, 19.00etatik aurrera.

Hitzaldien berri ematen duen kartela.

Beste belaunaldiei transmititzeko

Arrasateko iraganaz, orainaz eta geroaz interesaturik, “gure historian sakontzeko eta herriko ondare kulturala beste belaunaldi batzuei transmititzeko helburuarekin" Zuztarrak Errotuz taldea sortu zen. “Gure zeregin nagusia Euskal Herriaren edota Nafar Estatuaren historia berreskuratzen saiatzea da, eta gaur da eguna, euskaldun gehienontzat gure historiako pasarterik garrantzitsuenak ezezagunak zaizkiguna”, azpimarratu dute taldeko kideek. Sustatzen dituzten ekimenen artean, hitzaldi hauek daude.