62 margolari elkartu ziren Ordiziako Aire Libreko Margolan Lehiaketan
Aurtengo edizioan, Ordiziako Plaza Nagusia izan da lehiaketaren gaia, plazak 100 urte betetzen baititu
Larunbat goizean, 62 margolari bildu zirenOrdiziako Aire Libreko Margolan Lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo edizioan, Ordiziako Plaza Nagusia izan da lehiaketaren gaia, plazak 100 urte betetzen baititu.
Parte-hartzaileek Plaza Nagusia modu berezian irudikatu zuten, eta antolatzaileen hitzetan, lan guztiek kalitate maila altua izan zuten.
Obrak Barrena Jauregiko erakusketa aretoan daude ikusgai, eta erakusketa maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik.
Sari banaketa
Sariak lehiaketa egunean bertan banatu ziren, arratsaldeko 18.00etan. Javier Soto, Rakel Jiménez, Patxi Morales, Maider Agirre eta Jokin Telleria aritu ziren epaile lanetan.
Fernando Ureta izan zen lehiaketako irabazle nagusia. Gazteen kategorian, Kloe Mazek jaso zuen lehen saria, eta haurren kategorian, berriz, Maeli Mazek.
Temas
Más en Bertan
-
Un panel da a conocer la riqueza natural de Mariaratserreka y fomenta su conservación
-
Instalados dos nuevos aparcabicis seguros y cerrados en Beasain
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ