Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketaren zortzigarren edizioa ospatu da Mutrikun, eta parte-hartze handia eta lanen kalitate bikaina izan dira nabarmen epaimahaikideen esanetan.
Guztira, 48 pertsonak parte hartu dute, eta 99 mikroipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, iazko parte-hartze maila berdinari eutsiz baina 10 lan gehiago aurkeztuta.
Mutrikuarren parte-hartzea
Gazteen kategorian, 20 lagunek parte hartu dute, eta 24 lan aurkeztu dituzte. Horietatik, 15 mutrikuarrak izan dira, eta horrek herriko gazteen artean dagoen sormen-maila azpimarragarria dela erakusten du.
Antolakuntzak nabarmendu nahi izan du gazteen kategoriako maila oso altua, bereziki Mutrikuko gazteen artean.
Helduen kategoria
Helduen kategorian, berriz, 28 pertsonak hartu dute parte, eta 75 lan aurkeztu dira. Horietatik 11 parte-hartzaile mutrikuarrak izan dira,.
Datu hori bereziki esanguratsua da, kontuan hartzen bada iaz 3 mutrikuarrek soilik parte hartu zutela kategoria honetan.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia
Orotara, 26 parte-hartzaile mutrikuar izan dira, eta gainerakoak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hainbat herritatik etorri dira.
Epaimahaikideen arabera, aurten ere ale ederrak jaso dira, eta erabakia hartzea zaila izan da lanen kalitate handia dela eta.
Sarituak
Helduen kategorian, irabazlea Maitane Arizti Ugarteburu izan da (Gasteiz, 1982), Emma Montag izeneko ipuinarekin. 500 euroko saria jaso du.
Gazteen kategorian, berriz, Laura Bedialauneta Legarda (Mutriku, 2011) izan da garailea, Itsasoko kolpea ipuinarekin. 200 euro jaso ditu sari gisa.
Azkenik, Mutrikuar onenaren saria, berriz, Ayate Masbouh-ek irabazi du (Mutriku, 2008), Nire anaia izeneko ipuinarekin. 200 euroko saria eskuratu du.