Síguenos en redes sociales:

Zabalik da maiatzaren 24ko Hondarribiko Euskaraoke Herrikoian izena emateko epea

Hitzorduaren helburua hondarribarrok euskaraz hitz egiteko urratsak ematea da

Zabalik da maiatzaren 24ko Hondarribiko Euskaraoke Herrikoian izena emateko epeaN.G,

Hondarribia erdara nagusi duen udalerri euskalduna da: biztanleen %72,8k euskaraz jakin arren, erabilera oso eskasa da (%16,3koa 2021ean). Egoera hori iraultzeko asmoz, UdalakEuskaraoke Herrikoia antolatuko du maiatzaren 24an, Santa Maria Madalenan, Euskaraldiaren baitan.

Ekimen honen helburua da hondarribiarrok euskaraz hitz egiteko urratsak ematea, eta Euskaraldiko egunak hizkuntza-ohituretan aldaketa eragiteko mugarri izatea. Antolatzaileen hitzetan, “errazagoa da euskararen alde lerrokatzea, ondokoa ere horretan ari dela sentituz gero”.

Ekitaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute —taldeka zein norbanako, elkarte edo lagun talde bezala— apirilaren 30a baino lehen, webgune hoentan.