Zarauzko Arkamurka Natur Taldeak bi irteera antolatu ditu udaberriari ongi-etorria emateko. Aurten duten asmoa Zarauzko hainbat parajetara hurbiltzea da. Gauzak horrela, Vistalegre parkera eta Zarauzko lorategietara joango dira. Hala ere, beti bezala "naturaren-balioak zaindu eta balioan jartzeko" irteerak izango dira.
Izan ere, gaur egun "kontzientzia ekologiko haundia dagoen arren, persona askok ez dituzte euren inguruko hegaztiak zein orkide edo landareak ezagutzen eta irteera hauen helburuetako bat hori da". Besteak beste, "gure inguruan degun basabizitza eder hontaz jabetzea eta bide batea, baita ere, gozatzea", adierazi dute Arkamurka Natur Taldetik.
Larunbatean txoriak eta igandean orkideak
Lehen irteera txorien kantak entzuteko izango da. Hau, larunbat honetan gauzatuko da, apirilaren 12an. Goizeko 9.30ean gelditu dira Vistalegreko parkearen (Torreoia) sarreran. Ibilaldiak ez du zailtasunik eta bidean "gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira". Horretarako, Armamurkako kide den Pello Izkeaga ornitologoa egongo da. Larunbat honetako jarduera Vistalegreko parkean zehar izango da. Bi edota hiru ordu inguruko iraupena izango du larunbateko irteerak eta antolatzaileen esanetan, "prismatikoak eta hegazti gidaren bat ekartzea ere gomendatzen dugu".
Igandean, aldiz, lorategietako orkideak ezagutzeko aukera egongo da. 9.30ean izango da irteera, baita ere, baina, irteera honetarako, Agueseko biribilgunean jarri dute hitzordua. Arkamurka taldeko Juantxo Unzueta eta Eraztun Berde Urdineko arduradunak egoongo dira bertan. "Oso familia anitza osatzen duten, eta bizi ziklo konplexu eta forma zein eraldaketa askotariko loreak ezagutzeko aukera eskainiko da". Informazio gehiago eskura daiteke Arkamurkaren webgunean.