Bueltan dira Lazkaoko Beneditarren Fundaziora bisitak
Goierritarrentzat zuzenduta daude eta martxotik maiatzera bitartean egingo dira
2024an,Lazkaoko Beneditarren Fundazioak eta Goierriko hainbat udalek (Arama, Ataun, Beasain, Idiazabal, Legorreta, Mutiloa,Segura, Olaberria, Zaldibia eta Zegama) hitzarmena sinatu zuten, fundazioan gordetzen diren bilduma eta artxiboak herritarrek ezagutu ditzaten. Hitzarmen horri esker, urtean zehar bisita gidatuak antolatu ziren. Guztira, 179 pertsonak parte hartu zuten bisita horietan. Orain, 2025a hasi berritan, bisitak berriro eskainiko dira. Aurten, gainera, Gabiria ere hitzarmenera gehitu da.
Lehen bisita martxoaren 6an, larunbata, egingo da, eta idiazabaldarrentzat izango da. Horren ondotik etorriko dira gainerako herrientzako bisitak maiatzera bitartean: Aramako bisita martxoaren 13an izango da, Legorretakoa martxoaren 20an, Zegamakoa martxoaren 21ean, Lazkaokoamartxoaren 26an, Mutiloakoa martxoaren 27an, Beasaingoa apirilaren 4an, Zaldibiakoa maiatzaren 16an, Ataungoa maiatzaren 22an, Segurakoa maiatzaren 23an eta Olaberriakoa maiatzaren 29an. Gabiriako bisitaren data, berriz, oraindik zehazteke dago.
Visita Institucional a la Fundación de los Benedictinos de Lazkao
Plaza mugatuak
Bisita guztiak ostegun eta ostiraletan izango dira, 18.00etatik 20.00etara. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da 943 888 781 telefono zenbakira deituta edo lbf@lfb.eus helbide elektronikora idatziz. Parte-hartzaileek beren herriari dagokion egunerako eman behar dute izena.
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”