Ipuin kontaketa saioa izango da asteazkenean Legorretan
Amaia Elizagoien ipuin kontalariak 'Ainairak' izeneko ikuskizuna aurkeztuko du
Datorren asteazkenean, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak, Ainairak izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Legorretako Udal Liburutegian.
“Ainairak edo enarak txori migratzaileak dira, baina ez hori bakarrik: duela mende bat hala deitzen zitzaien Erronkariko emakumeei ere. Izan ere, herria utzi eta Zuberoara joaten ziren udazkenetik udaberrira arte. Kontaketa honetan, Maulera bidean elkarri kontatzen zizkioten istorioak kontatzen dira”, azaldu dute saioaren antolatzaileek.
Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa da Ainairak. Arratsaldeko 18.00etan emango zaio hasiera saioari.
Temas
Más en Bertan
-
Usurbilek pediatra postua berehala betetzeko eskatu du
-
Zarautz empieza a sacar los disfraces para los carnavales
-
Cáritas refuerza su apoyo social en Aretxabaleta con 87 personas atendidas en un año
-
"Cerramos hoy, pero recibimos pedidos como si fuera Navidad; en el obrador ya me han dicho que no coja más encargos"