Idiazabalgo batukada ikastaroan parte hartzeko aukera berria
Udalak ikastaroa luzatzea erabaki du San Blas jaietan taldeak izandako harrera beroa ikusita
IdiazabalgoSan Blas jaietako desfilean batukada taldeak izandako harrera beroa ikusita, urrian hasitako batukada ikastaroa luzatzea erabaki du Udalak. “Batukada ikastaroak jarraipena izango du datozen hilabeteetan eta egungo taldearekin bat egiteko aukera egongo da”, azaldu du Idiazabalgo Udalak.
Ikastaroa otsailaren 14an, ostiralean, hasiko da. Saioa eskolako patioan egingo da, 18.30etatik aurrera. Hurrengo saioa hilaren 28an izango da. Dena den, ikastaroak ez du ordutegi finkorik izango; ikasleen eta irakaslearen artean adostuko dira hilabete bakoitzeko datak eta orduak.
Idiazabalgo batukada ikastaroa doan da eta ekainera arte iraungo du. Parte hartzeko interesa duten pertsonek udaletxean edo online eman dezakete izena.
Temas
Más en Bertan
-
El lunes volverá a abrir sus puertas el histórico bar Bordatxo de Zumarraga
-
La Policía Local de Irun incorpora dos nuevos vehículos híbridos
-
Arrasate enciende la Navidad con un chaparrón de más de 70 actividades y un mensaje de solidaridad
-
Angiozar inmortaliza el apoyo de las Juntas a la vía de la Entidad Local Menor