Lazkaoko Amalur Mendi Elkarteak beste mendi irteera bat antolatu du, oraingoan Txurruko Puntara, Altzaniako Mendietan dagoen tontorrera, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabaren arteko mugan. Ibilaldia igandean izango da eta parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Mendi buelta Itzala Tabernan hasiko da, goizeko 08.00etan. Bertan, autoak hartu eta Otzaurtera abiatuko da taldea, ibilaldiaren hasierako puntura. Antolatutako buelta zirkularra da, 8,24 kilometroko distantzia du eta 412 metroko desnibela. Lazkaora 13.00ak aldera itzuliko da taldea.

Goizean zehar, Txurruko Punta gailurrera iristeaz gain, inguruko beste gailurren batera ere ailegatuko dira mendizaleak, Garagartzara, esaterako.

Mendi irteeran parte hartzeko amalur.me@gmail.com helbidera idatzi edo 646 68 64 67 telefonora deitu behar da.