Igandean Gipuzkoako binakako bola txapelketa jokatu zen. 28 bikotek parte hartu zuten. Legazpiko Danantzako klubeko Juan Mari Iñurritegi eta Juan Pedro Agirre nagusitu ziren.
Bigarren postuan Ategorrietako Iosu eta Xabier Lazkano anaiak sailkatu ziren, hirugarrenean Segurako Ekaitz Izagirre eta Imanol Agirre eta laugarrenean Belauntzako Iglesias aita-semeak.