Hernaniko Autokonponketa Tailerrak (Oleta, 25) mozorroak egiteko tailerra eskainiko du datorren larunbatean, otsailaren 1ean, 10.30etik 13.00etara. Tailerra euskaraz izango da.

Izen-ematea

Tailerra dohainik izango da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da konpondu@hernani.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 675 964 telefonora deituta. 

Mozorroak egiteko bakoitzak bere etxean dituen oihal eta soberakinak erabiliko dira.