Herriko gazte batzuk lagunduta, Naiara Goikoetxea artistak ‘Euskaraz Kapen’ murala margotu du Hondarribiko Javier Ugarte kalean, BAZ-aren aurrean. 

Garoa Lekuona Euskara zinegotziak azaldu duenez, hizkuntzaren erabileran kontzientzia pizteko asmoz, Euskara sailetik, Maore Sagarzazu artistarekin batera, Hondarribiko hitzekin osatutako leloen materialak sortzen ari zituzten, hala nola poltsak, pegatinak eta kartelak. Horrela jaio zen mural bat egiteko ideia, Naiara Goikoetxearekin garatu zena. 

“Naiarak ideia bat aurkeztu zigun eta argi izan genuen bertan azaldu behar zuen leloa ‘euskaraz kapen’ izan behar zuela, ‘kapen’ hondarribiarrez ‘uretara buruz bota’ esan nahi baitu. Hau da, sinbolikoki ‘euskaraz buruz bota’, ‘euskaraz itsasora bota’ edo ‘euskaraz euskararen itsasora bota’ izan daitekeena. Izan ere, euskara eta itsasoa gure nortasunaren bi aldagai nagusi dira”, esan du Lekuonak.

Udalerriko gazte batzuk murala margotzen. N.G.

Laugarren murala

Azken hau udal gobernuak egin duen laugarren murala da. Lehenengoa Judas Arrietaren eskutik ‘Etorkizuna’ izenekoa izan zen Kandido Saseta plazan auzolanan margotu zena. Beranduago, Julia Lasarekin batera ‘Talai Alai’ egin zen eta, orain dela gutxi Ainara Oskozen ‘Murgildu’ mugala aurkeztu da Itsas Etxea Audotoriumean.