Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak bertso afaria antolatu du otsailaren 7rako. Aner Peritz Euzkitze eta Amets Arzallus bertsolariak izango dira bertan, Arrano elkartean. 20.30ean hasiko da bertso afaria.
Sarrerak Arrano tabernan eskuratu daitezke. Ikasle eta langabetuek 15 euro ordaindu behar dituzte eta gainerakoek 25 euro.