Azpeitiko Errege Magoen zozketak baditu sarituak
500 euroko erosketa-bonua jaso dute Bertan Merkatarien Elkarteak eta Udalak tokiko merkataritzan erosketak sustatzeko antolatzen duten ekimenean
Banatu dira Azpeitiko Errege Magoen Zozketako sariak, eta Begoña Goenaga, Maria Zendoia eta Lourdes Segurola izan dira saridunak, bakoitzak 500 euroko bono bana eskuratu duelarik.
Bertan Merkatari Elkarteak etaAzpeitiko Udalak beste behin arrakastaz amaitu dute Errege Magoen Zozketa.
Ekimenaren helburua tokiko merkataritzan erosketak sustatzea eta bezeroen leialtasuna saritzea izan da.
Zenbaki sarituak
Zozketan, honako zenbaki hauek izan ziren saridunak: 04.090, 19.015 eta 25.577, hurrenez hurren Coviran Damaso, Edurne ilepaindegia eta Valverde drogeria dendetan banatuak.
Boleto irabazleen jabeak agertu dira dagoeneko, eta bakoitzak 500 euroko erosketa-bonua jaso du, herriko merkataritza saltokietan trukatzeko.
Irabazleak honako hauek izan dira: Begoña Goenaga, Maria Zendoia eta Lourdes Segurola.
Herriko merkataritzaren alde
Merkatari Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie zozketan parte hartu duten guztiei eta, aldi berean, gogorarazi nahi du ekintza hau herriko merkataritza sustatzeko konpromisoaren parte dela, haren iraunkortasuna bultzatuz.
Azkenik, herritar guztiak animatu nahi ditu merkataritza txikiaren aldeko apustua egitera, bertako ekonomia- eta gizarte-ehuna bizirik mantentzeko.
Temas
Más en Bertan
-
El comercio y los artesanos de Azpeitia saldrán a la calle para celebrar el Mercado de Navidad el 13 de diciembre
-
Zumaia pide limitar la pirotecnia en Navidad y recuerda las normas de seguridad
-
Zumarragak trikitixaren historian izan duen garrantziari buruzko dokumentala Donostian estreinatuko da, hilaren 19an
-
EH Bildu sitúa a la vivienda y los cuidados como temas prioritarios en los presupuestos de Eibar de 2026