Ados elkarteak antolatutako binakako pilota txapelketak aurrera darrai, eta datorren igandean, urtarrilak 28, bi partida jokautko dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Promozio mailako eta lehen mailako norgehiagokek pilota zaleentzako hitzordu paregabea eskainiko dute.

Jaialdia 11.30ean hasiko da, baina pilota giroa goizetik nabarituko da, izan ere, emakumezkoek lagunarteko partidak jokatuko dituzte jaialdiaren aurretik. Neska pilotariak parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek, kirol hau sustatzeko eta ikusleek ere pilotan emakumeen presentziaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Azpeitiarren presentzia

Lehenengo partida promozio mailakoa izango da. Oskoz-Agirre bikoteak Arrieta-Galeano bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak. Ondoren, lehen mailako norgehiagoka etorriko da, non R. Infantek eta Orbegozo azpeitiarrak Barrokal eta Arrastiaren aurka lehiatuko diren.

Sarrerak 5 euroko kostua izango du.