Ados elkarteko emakumezkoen binakako txapelketak geldialdia egingo du igandean Azpeitian
Barrokal eta Arrastia izango dira Infante eta Orbegozo azpeitiarren aurkariak Izarraitz frontoian lehen mailako partidan
Ados elkarteak antolatutako binakako pilota txapelketak aurrera darrai, eta datorren igandean, urtarrilak 28, bi partida jokautko dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Promozio mailako eta lehen mailako norgehiagokek pilota zaleentzako hitzordu paregabea eskainiko dute.
Jaialdia 11.30ean hasiko da, baina pilota giroa goizetik nabarituko da, izan ere, emakumezkoek lagunarteko partidak jokatuko dituzte jaialdiaren aurretik. Neska pilotariak parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek, kirol hau sustatzeko eta ikusleek ere pilotan emakumeen presentziaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Azpeitiarren presentzia
Lehenengo partida promozio mailakoa izango da. Oskoz-Agirre bikoteak Arrieta-Galeano bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak. Ondoren, lehen mailako norgehiagoka etorriko da, non R. Infantek eta Orbegozo azpeitiarrak Barrokal eta Arrastiaren aurka lehiatuko diren.
Sarrerak 5 euroko kostua izango du.
Temas
Más en Bertan
-
Beasain se convierte en ventana al océano con el 'CIMASUB Tour'
-
Irun lanza bonos de aparcamiento con precios reducidos en tres parkings del centro
-
Isabel Martín, 100 años, ocho hijos y un viaje de Extremadura a Azkoitia hacia un futuro mejor a principios de los 60
-
El Ayuntamiento de Irun amplia los tramos del sistema de pago por capacidad económica