Síguenos en redes sociales:

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Irunen izango dira datorren larunbatean

Saio bikoitz bat eskainiko da, lehen hitzordua 16.00etan izango da, eta bigarrena 18.30etan, biak Amaia KZn

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Irunen izango dira datorren larunbateanN.G.

Larunbat honetan, hilak 25, Irungo familiek ‘Ostirala iritsi da!' euskarazko ikuskizunaz gozatu ahal izango dute Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen eskutik. Aurreko edizioetan izan duen arrakasta ikusita, saio bikoitz batean eskainiko da berriro: lehen hitzordua 16:00etan izango da, eta bigarrena 18:30etan, biak Amaia KZn.

Bertaratzeko interesa duten familiek bost euroren truke eskuratu ahal izango dituzte sarrerak Amaia KZren webgunean, baita zentroko leihatilan bertan ere, ordubete lehenago, betiere sarrerak eskuragarri geratzen badira.

‘Ostirala irtsi da!’ ikuskizuna

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin. Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!