Patinaje ikastaroa haurrentzat eta helduentzat Azpeitian otsailetik aurrera
Patinatzen hasi edo teknika hobetzen ikasi nahi duten pertsonei zuzenduta dago eta klaseak goizez zein arratsaldez izango dira
Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du, otsailean hasi eta maiatzara arte, patinetan ibiltzen ikasi edo teknika hobetzeko aukera nahi dutenentzat.
Ikastaroa haurrei eta helduei zuzenduta dago, eta taldeak adinaren eta trebetasunaren arabera antolatuko dira.
Taldeak, egunak eta orduak
Helduentzako bi talde osatuko dira, bata hasi berrientzat (klaseak 10.00etatik 11.30era izango dira) eta bestea teknika hobetu nahi dutenentzat (klaseak 11.30etik 13.00etara.
Lehen Hezkuntzako ikasleak ere bi taldetan banatuko dira: LH 1etik LH 3ra bitartekoak (klaseak 17.00etatik 18.30era) eta LH 4tik LH 6ra bitartekoak (klaseak 18.30etik 20:00etara).
Patinaje klaseak egun hauetan izango dira: otsailak 15 eta 16; martxoak 8 eta 9, eta 15 eta 16; apirilak 5 eta 6 eta 26 eta 27; eta maiatzak 10 eta 11.
Izen-emateak
Ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea. Taldeak mugatuak izango dira eta Izena igerilekuan eman beharko da. Kirol Patronatukobazkideek 79,20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek128,70 euro.
Temas
Más en Bertan
-
Ezezagunok vuelve este sábado al Amaia de Irun con su premiada obra 'Exacticamente Diversa'
-
Goierri MoHerri firma una de las mejores recaudaciones estatales en 'Movember 2025'
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia
-
El proyecto de ADI gana el concurso para diseñar la carroza de la tamborrada infantil de las fiestas de San Sebastián en Azpeitia