Txingudiko Zerbitzuak-ek Hondarribiko Jaizkibel hiribidean egiten ari den ur-horniduren berritze lanak direla eta, datorren astelehenetik aurrera trafiko aldaketak egongo dira.

Zehazki, hilabete batez, Sainduatik Tximista kalera arte bi erreiak itxiko dira, auzotarrei eta oinezkoei pasabidea utziaz. Auzotarrentzako utziko den erreiaren zentzua goitik-beherakoa izango da eta beraientzako soilik mugatuko da.