Síguenos en redes sociales:

Hondarribiko Jaizkibel hiribidean trafiko mozketak izango dira hilabetez astelehenetik aurrera

Hondarribiko Jaizkibel hiribidean trafiko mozketak izango dira hilabetez astelehenetik aurrera

Txingudiko Zerbitzuak-ek HondarribikoJaizkibel hiribidean egiten ari den ur-horniduren berritze lanak direla eta, datorren astelehenetik aurrera trafiko aldaketak egongo dira.

Zehazki, hilabete batez, Sainduatik Tximista kalera arte bi erreiak itxiko dira, auzotarrei eta oinezkoei pasabidea utziaz. Auzotarrentzako utziko den erreiaren zentzua goitik-beherakoa izango da eta beraientzako soilik mugatuko da.