Síguenos en redes sociales:

Idiazabalgo plazako zubia berritzeko lanak martxan

Hormigoizko eta losetazko zorua ipiniko da, ez irristakorra

Idiazabalgo plazako zubia berritzeko lanak martxanUdala

Hasi dira Idiazabalgo plazako zubia berritzeko lanak. Izan ere, egungo egurra erabat ustelduta dago.

Usteldutako egur hori erretiratu eta, horren ordez, hormigoizko eta losetazko zorua ipiniko da, ez irristakorra.

Lanak Di-Da 11 enpresak burutuko ditu. Aurrekontua 38.000 eurokoa da.