Txotx denboraldia hastear da, eta Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota sagardotegiak larunbat honetan egingo du irekiera ekitaldia.

Eguerdiko 13.30ean izango da hitzordua, eta Juan Joxe Unanue, Goenatxo II.a, harri-jasotzaile ohi azkoitiarra, izango da Añotaren sagardo berria dastatzeko denboraldia hasi dela iragartzeko arduraduna.

Trikitilariak eta bertsolariak

Ekitaldiari giro aparta jarriko diote Laja eta Lutxurdio trikitilariek, eta Juan Jose Eizmendi, Loidisaletxe. eta Sebastian Lizaso bertsolariek.

Horrez gain, bertaratzen direnek Añotako sagardo berria dastatzeko aukera izango dute, bertako sagarraren esentziaz gozatzeko.

Erreserba

Txotx irekiera jaialdira joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943.812.092 telefono zenbakira deituta. Ekitaldian parte hartu eta sagardoaz eta bazkariaz gozatzeko, 50 euroko prezioa ordaindu beharko dute.