'Goenatxo II'.ak hasiera emango dio txotx denboraldiari Azpeitiko Añota sagardotegian
'Laja' eta 'Lutxurdio' trikitilariek, eta 'Loidisaletxe' eta Sebastian Lizaso bertsolariek parte hartuko dute larunbat eguerdian egingo den ekitaldian
Txotx denboraldia hastear da, eta Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota sagardotegiak larunbat honetan egingo du irekiera ekitaldia.
Eguerdiko 13.30ean izango da hitzordua, eta Juan Joxe Unanue, Goenatxo II.a, harri-jasotzaile ohi azkoitiarra, izango da Añotaren sagardo berria dastatzeko denboraldia hasi dela iragartzeko arduraduna.
Trikitilariak eta bertsolariak
Ekitaldiari giro aparta jarriko diote Laja eta Lutxurdio trikitilariek,eta Juan Jose Eizmendi, Loidisaletxe. eta Sebastian Lizaso bertsolariek.
Horrez gain, bertaratzen direnek Añotako sagardo berria dastatzeko aukera izango dute, bertako sagarraren esentziaz gozatzeko.
Erreserba
Txotx irekiera jaialdira joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943.812.092 telefono zenbakira deituta. Ekitaldian parte hartu eta sagardoaz eta bazkariaz gozatzeko, 50 euroko prezioa ordaindu beharko dute.
Temas
Más en Bertan
-
El PNV de Zestoa reclama actuar "de manera urgente" en el mantenimiento de la Vía Verde entre el Balneario y el casco urbano
-
Amara vuelve a manifestarse para pedir que se cubran las vías y dar “un toque de atención”
-
“Quiero que al ver mis fotos digan: ¡Qué guapo estar ahí!"
-
Urnieta impulsará este año la Mesa de Cuidados