Astelehenean Errege Saria bola txapelketa jokatu zuten Legazpin. Gipuzkoako 29 bolarik parte hartu zuten. Gizonezkoei dagokienez, Egoitz Berasategi segurarra nagusitu zen. Bigarren postuan Juan Mari Iñurritegi legazpiarra sailkatu zen, hirugarrenean Juan Pedro Agirre legazpiarra eta laugarrenean Juanjo Aizpiolea zeraindarra. Emakumezkoei dagokienez, lehen postuan Aitziber Makazaga zeraindarra sailkatu zen, bigarrenean Miren Makazaga zeraindarra, hirugarrenean Garbiñe Alustiza zeraindarra eta laugarrenean Nekane Etxeberria altzatarra. Herriko bolari hasiberrien artean ere sariak banatu zituzten. Lehena Ibon Berasategirentzat izan zen eta bigarrena Kasi Bezunartearentzat.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
