Egoitz Berasategi segurarrak irabazi du Legazpiko Errege Saria bola txapelketa
Bigarren postuan Juan Mari Iñurritegi legazpiarra sailkatu da eta hirugarrenean Juan Pedro Agirre legazpiarra
Astelehenean Errege Saria bola txapelketa jokatu zuten Legazpin. Gipuzkoako 29 bolarik parte hartu zuten. Gizonezkoei dagokienez, Egoitz Berasategi segurarra nagusitu zen. Bigarren postuan Juan Mari Iñurritegi legazpiarra sailkatu zen, hirugarrenean Juan Pedro Agirre legazpiarra eta laugarrenean Juanjo Aizpiolea zeraindarra. Emakumezkoei dagokienez, lehen postuan Aitziber Makazaga zeraindarra sailkatu zen, bigarrenean Miren Makazaga zeraindarra, hirugarrenean Garbiñe Alustiza zeraindarra eta laugarrenean Nekane Etxeberria altzatarra. Herriko bolari hasiberrien artean ere sariak banatu zituzten. Lehena Ibon Berasategirentzat izan zen eta bigarrena Kasi Bezunartearentzat.
Temas
Más en Bertan
-
Lezo da la bienvenida a la comunidad de energía renovable Kunkana
-
10.000 euros a cada municipio de Urola Kosta para impulsar el turismo
-
Hernani invertirá un millón de euros en el servicio domiciliario
-
“Plantear un impuesto por tener un perro en Eibar me parece una medida que busca chuparnos el dinero”