Hondarribiko Udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehenengo puntua jarri du Biteri kalean, Jostaldi pilotaleku ondoan. 60 kW-ko gehieneko potentzia izango du, eta bi ibilgailu batera kargatzeko aukera eskainiko du. 

Udaletik azaldu dutenez, puntua ez dago erabilgarri oraindik, ohikoak diren administrazio izapideak bukatu behar direlako eta bi karga puntuak identifikatzeko margoketa lanak ere burutu behar direlako. Martxan jartzerakoan horren berri emango dutela adierazi dute.

Garoa Lekuona, Energia zinegotzia, pozik azaldu da aurrera eramandako proiektu honekin "Nahiz eta gobernu planean jasoa ez egon, gure herriak duen dimentsioa eta trafiko mugimenduarekin ezinbestean eskaini beharreko zerbitzua da", esan du.