Bi bertso saiorako prest dago Goierri. Hilaren 29an izango da lehenengoa eta urtarrilaren 4an, berriz, bigarrena.
Legorretako Herri Antzokian burutuko da abenduko saioa, arratsaldeko 18.00etan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Iguaran bertsolariek hartuko dute parte.
Ordiziako Herri Antzokian izango da, aldiz, urtarrileko hitzordua, arratsaldeko 17.00etan. Bertan, Oihana Iguaran, Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Alaia Martin izango dira bertsotan. Aizpea Garmendiak gidatuko du saioa.