Bertso saioak Legorreta eta Ordizian
Legorretako hitzordua hilaren 29an izango da eta Ordiziakoa, berriz, urtarrilaren 4an
Bi bertso saiorako prest dago Goierri. Hilaren 29an izango da lehenengoa eta urtarrilaren 4an, berriz, bigarrena.
Legorretako Herri Antzokian burutuko da abenduko saioa, arratsaldeko 18.00etan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Iguaran bertsolariek hartuko dute parte.
Ordiziako Herri Antzokian izango da, aldiz, urtarrileko hitzordua, arratsaldeko 17.00etan. Bertan, Oihana Iguaran, Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Alaia Martin izango dira bertsotan. Aizpea Garmendiak gidatuko du saioa.
Temas
Más en Bertan
-
Usurbilek pediatra postua berehala betetzeko eskatu du
-
Zarautz empieza a sacar los disfraces para los carnavales
-
Cáritas refuerza su apoyo social en Aretxabaleta con 87 personas atendidas en un año
-
"Cerramos hoy, pero recibimos pedidos como si fuera Navidad; en el obrador ya me han dicho que no coja más encargos"