Hernanik Urumearen garbiketako erakusketarengatik saria lortu du
'EAEko ekimenik onena' kategorian aipamena lortu du sentsibilizazio lanarengatik
Hernaniko Udala saritu egin dute Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak. Ihobek jakinarazi duenez, Hernaniko Udala saritua izan da Urumea ibaiaren garbiketan aurkitutako hondakinen erakusketagatik.
Hondakinen inpaktua
Erakusketak, jasotako hondakinez gain, garbiketan hartutako argazkiak ere sartzen zituen barne. Ekimen horrek ahalbidetu du hondakinen sorreraz eta hondakin-urek floran eta faunan duten ondorioez sentsibilizatzea. Horregatik EAEko ekimenik onena kategorian saritu du epai-mahaiak eta modu positiboan baloratu du Udalaren kanpaina, bere kalitate eta inpaktuarengatik.
Ekitaldia
Ainara Atorrasagasti Ingurumen zinegotziak eta Ingurumen saileko teknikariek jaso dute saria Bilbon. Atorrasgastik eskertu egin du saria, eta Udalari lanean jarraitzeko bultzada bat eman diola ziurtatu du, "Urumea ibaiak daukan garrantziaz jakitun baita Udala, eta hura zaintzea denon ardura dela! azpimarratu du, bertan itsasoa hasten delako, besteak beste.
Temas
Más en Bertan
-
Azkoitia pone en valor Munoaundi y su entorno con señales y un panel informativo
-
ZarautzOn encara un 2026 con ciencia, innovación digital y el respaldo de un 2025 muy fructífero
-
Bergara: los alquileres suben un 21,7% y 790 pisos están vacíos
-
Fitur, escenario de la puesta de largo del Tour Virtual del Geoparque de la Costa Vasca