Hondarribiko Udalak eguzki-panel fotovoltaikoak jarri ditu Hondartza Kiroldegian
58,5 kWp potentziako instalazioa da, eta eraikinaren argindar hornidura nagusiko kontsumoaren %10a estaliko du
Hondarribiko Udalak Hondartza Kiroldegian eguzki-panel fotovoltaikoen instalazio bat jarri berri du. 58,5 kWp potentziako instalazioa da, eta eraikinaren argindar hornidura nagusiko kontsumoaren %10a estaliko du. Udaletik adierazi dutenez, obraren kostua 48.321 eurokoa izan da.
Garoa Lekuona Ingurumen eta Energia zinegotziaren hitzetan, Hondartza Kiroldegia herrian dagoen eraikin handiena eta erabilienetarikoa da eta ondorioz, kontsumo energetiko gehien duen udal eraikina da. "Bertan energia kontsumoa jaisteko urrats ezberdinak eman nahi ditugu Udaletik eta eguzki-panel fotoboltaikoak jartzea horietako bat da”, esan du.
Temas
Más en Bertan
-
De Socrates, Nietzsche y Schopenhauer, a dominar el hierro en la forja
-
Arrasate pedalea para ampliar la red de bidegorris
-
Zumaia: el espectáculo de Zapotxin de este domingo se traslada a cubierto por previsión de "mal" tiempo
-
Un mercado artesanal en Irun para celebrar el primer año de vida de Marzaycas