Azkoitiko San Andrés jaiak, eskualdeko hitzordu garrantzitsuenetako bat, inklusioaren eta irisgarritasunaren eredu bihurtu dira. Aurten, San Andrés jaietako txosnen antolatzaile guztiek hainbat neurri hartu dituzte, parte-hartzaile guztiek, beren gaitasun fisiko, kognitibo edo sentsorialak edozein izanik, ospakizunetan osotasunean parte hartu ahal izateko.
Hartutako ekimenek aniztasunaren eta partaide guztien ongizatearen aldeko konpromisoa erakusten dute. Alde batetik, Aniztasun Funtzionala duten pertsonentzako lehentasunezko eremu bat habilitatu da, jaietako txosnetan eskatzerako orduan lehentasuna emateko. Eremu hau ondo markatuta izango da, eta bertan sartzeko, parte-hartzaileek lehentasun- txartela aurkeztu beharko dute, aniztasun funtzionalen bat duen pertsonak lortu ahal izango duten egiaztagiri bat da txartel hau eta berau Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan lortu ahal izango dute. Neurri honek ez du soilik pertsona hauen parte-hartzea errazten, baita komunitateari ere eremu horiek errespetatzeko garrantzia nabarmentzen dio, bizikidetza eta elkartruke solidarioa sustatuz.
Bestalde, jaietako gastronomiarako irisgarritasunari ere garrantzia eman nahi izan zaio. Horrela, parte- hartzaile guztiek eskuragarri dituzten aukerei heltzeko, antolatzaileek menua piktogramak erabiliz diseinatu dute. Ekimen hau batez ere aniztasun funtzional kognitibo edo irakurmena oztopatutako pertsonentzako pentsatuta dago, piktogramen bidez platerak eta menuko aukerak modu errazean ulertzeko aukera ematen duena.
Piktogramak erabiliz egindako egokitzapenak, gainera, beste oztopo linguistiko edo ulermenarengatik edo beste zailtasun batzuengatik menua ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzen du.
Aldi berean, Azkoitiko San Andrés jaietan, beste hainbat jaietan bezala, musika, kontzertuak eta jendetzaren giroa direla eta, zarata maila altuak egon ohi dira. Hala ere, zaratarekin zailtasunak dituzten pertsonentzat, hala nola espektro autistaren trastornoak edo sentsibilitate sentsoriala duten pertsonentzat, zaratarik gabeko eremu bat sortu da. Eremu hau, jendetzatik eta zaratatik urrun, giro lasaia eskaintzen du, atseden hartu eta erlaxatzeko aukera emanez. Errespiro bat behar dutenek, baina jaietako giroari oraindik parte hartu nahi diotenek, sentsorialki egokitutako espazio batean atseden har dezakete, festetan euren erritmoan parte hartzea ahalbidetuz. Berau, Portaleburu erakustokian kokatuta izango da eta 12.00etatik 15.30ak arte ebaili izan ahalko du lehentasun txartela duten erabiltzaile orok.
Larunbat gaueko kontzertuari dagokionez, aurreko festetan egin zen bezala, aniztasun funtzionala duten pertsonak Kultur Etxekik ikusi ahal izango dute. Horretarako, ordea, aurretik abisatu beharko dute Udaletxeko Kultura sailera deituz (943 85 71 70) edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatziz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, San Andrés jaietan Azkoitian hartutako neurri hauek ez dute bakarrik behar bereziak dituztenen esperientzia hobetzen, baizik eta parte-hartzaile guztien artean errespetu, enpatia eta elkarlana sustatzen duten giro bat sortzen dute. Ekimen hauek espazio eskuragarriak eta lagunkoiak sortzea ez ezik, elkarbizitza eta elkartruke solidarioaren garrantzia nabarmentzen dute, eta honek kultura inklusibo bat sortzen laguntzen du.