'Zapatekin arnas' izenburuko lan berria aurkezten aritu da azken hilabeteetan Oñatiko Potx eta Lotx pailazo taldea, baina proiektua martxan jarri ahal izateko diru bilketa abiatu zuten, 'crowdfunding' kanpaina baten bidez. Taldetik jakinarazi dutenez, diruz laguntzeko aukera datorren astelehenera arte dago zabalik. Gutxienez, 1.500 euro eskuratzea dute helburu.

Sei sari zehaztu dituzte

Itsulapikoa.eus atarian egin daiteke, hain zuzen ere, diru ekarpena, eta, jarritako diru kopuruaren arabera, sei sari emango dituzte:

• Lehenengo saria, 20 euroren truke: 'Zapatekin arnas' ipuina.

• Bigarren saria, 30 eurotan: 'Zapatekin arnas' ipuina eta memoria jolasa.

• Hirugarren saria, 40 eurotan: 'Zapatekin arnas' ipuina, memoria jolasa eta kamiseta bat.

• Laugarren saria, 50 eurotan: 'Zapatekin arnas' ipuina, memoria jolasa, kamiseta bat eta euren dokumentala.

• Bosgarren saria, 60 eurotan: 'Zapatekin arnas' ipuina, memoria jolasa, kamiseta bat, euren dokumentala, eta Potx eta Lotxen bideo pertsonalizatu bat, nahi den pertsonari zuzenduta.

• Seigarren saria, 150 eurotan: 'Zapatekin arnas' ipuina, memoria jolasa, kamiseta bat eta ikuskizun egun bat barrutik bizitzeko aukera.

Pailazoaren balioak oinarri dituen lana

Ipuinari dagokionez, Alaia Martin idazle eta bertsolariak idatzi du, eta Mirari Sagarzazu oñatiarrak egin ditu ilustrazioak. “Pailazoaren balioak oinarri dituen liburua da 'Zapatekin arnas' delakoa. Bertan, Potx eta Lotxek beraien bizilagun bereziekin bizitzako abenturak kontzatzen dituzte”, azaltzen dute.