Gero eta gertuago dago 2024. urtearen amaiera, eta honekin batera, Azpeitiko Sansilbestrien lasterketa ospetsua. Antolatzaileek jakitera eman dute, 2024ko 23. edizioan, lasterketako kilometro bakoitza iragartzeko sei esaldik eta sei irudik osatzen duten kartelak jarriko direla ibilbidean.

Arte eta Diseinu Eskola

Irudiak Arte eta Diseinu Eskola Elkarteko kideek egin dituzte, sei esaldia hauek abiapuntu moduan hartuz: 1. kilometroan: "Euskaraz elkarrekin, 2024ra gogoarekin!"; 2. kilometroan: "Etortzear dagoenarekin amestu."; 3. kilometroan: "Ospatuz bukatu, gozatuz hasi."; 4. kilometroan: "Aldapan gora, aldapan behera, iritsi gara helmugara."; 5. kilometroan: "Antxintxike bukau eta laistreka hasi!"; eta 6. kilometroan: "Ez da helmuga, bidaia da. Eguneroko abenturaz goza dezagula. Zorionak 2025!!!"

Inklusibitatea

Azpeitiko Sansilbestreko antolatzaileek inklusibitatea eta komunitatearekiko konpromisoa irudikatu nahi izan dituzte, Marea Urdinari eta haren inguruko guztiei keinua eginez.

Irudiak kilometro-puntu bakoitzean kokatuko dira eta, gainera, edizio honetako kamiseta oroigarriaren atzealdean agertuko dira.

Ehunka lagunek zapatilak jantziko dituzte Azpeitian abenduaren 31n, 2024ari agur esaten hasteko Aitor Zabala

Kamisetak salgai eta ibilbidea

Kamisetak, soberan geratuz gero, bezperan eta egunean bertan eros daitezke, 10 euroko prezioan. Kamisetak 42K Etxearekin elkarlanean diseinatu dituzte, eta %100 material birziklatuekin eginak dira.

Bestalde, antolatzaileek iragarri dute datozen egunetan 23. edizioko ibilbidea aurkeztuko dutela.

Azpeitiko San Silbestre lasterketa berrikuntzez beteta dator, tradizioa eta berrikuntza uztartuz, herritarrak bat egitera gonbidatuz urteari agur esateko modu paregabean