Igandean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Loreto Aramendi organistak eta Sotto Voce boskoteak Jose Manuel Azkue omentzeko aurtengo zikloaren azken kontzertua eskainiko dute Errenteriako Agustinetako komentuko elizan. XI. edizioa da aurtengoa
Agustinetako organoan Loreto Aramendik bi saio eskainiko ditu. Alde batetik, kontzertuaren aurretik Herri Arte Eskolako piano ikasleekin saio didaktiko bat izango du; ondoren, Sotto Voce boskotearekin batera G. Haendelek organo eta arizko soinu-tresnentzat idatzitako hiru kontzertu Rabel, Saint-Saëns eta Alainen lanekin tartekatuko dituzte.
Oiartzungo Organozaleak Kultur Elkarteak antolatutako aurtengo memoriala zinema emanaldi batek eta hiru organo eta harmonium kontzertuk osatu dute; pasa den asteburuan emanaldiak egon ziren Oiartzun eta Irunen, eta oraingoan Errenteriaren txanda izango da.