Errenteriako Agustinetako komentuan, kontzertua izango da igandean
XI. Azkue Memorialaren azken emanaldia izango da Loreto Aramendi organistarekin
Igandean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Loreto Aramendi organistak eta Sotto Voce boskoteak Jose Manuel Azkue omentzeko aurtengo zikloaren azken kontzertua eskainiko dute Errenteriako Agustinetako komentuko elizan. XI. edizioa da aurtengoa
Agustinetako organoan Loreto Aramendik bi saio eskainiko ditu. Alde batetik, kontzertuaren aurretik Herri Arte Eskolako piano ikasleekin saio didaktiko bat izango du; ondoren, Sotto Voce boskotearekin batera G. Haendelek organo eta arizko soinu-tresnentzat idatzitako hiru kontzertu Rabel, Saint-Saëns eta Alainen lanekin tartekatuko dituzte.
Oiartzungo Organozaleak Kultur Elkarteak antolatutako aurtengo memoriala zinema emanaldi batek eta hiru organo eta harmonium kontzertuk osatu dute; pasa den asteburuan emanaldiak egon ziren Oiartzun eta Irunen, eta oraingoan Errenteriaren txanda izango da.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”