Danbaka Musika lehiaketaren bigarren gaua izango da ostiral honetan Bergaran
Low Cost Deluxe, Eten, K-PO eta Rebel Noise taldeak igoko dira Seminarixoko taula gainera
Danbaka Musika lehiaketaren bigarren gauarekin gozatzeko aukera egongo da ostiral honetan Seminarixoan. Bergarako Low Cost Deluxe eta K-PO, Aretxabaletako Eten, eta Arrasateko Rebel Noise taldeak igoko dira taula gainera. Egitarauari 21.30ean emango diote hasiera, baina aurretik, 20.00etan, DJ Chicabeat artistak 'chill out' gunea girotuko du.
Debagoieneko askotariko hamasei taldek parte hartuko duteGoiena Komunikazio Taldeak bultzatutako lehiaketan. Hurrengo hitzorduak azaroan 29an (Del Val, Henko, Terrikumeak eta Karena taldeak), eta abenduaren 13an (Banana Shake, Ondare, 721-Gogor Gabiltza, eta Maider Mimi) izango dira. Finala urtarrilaren 17an jokatuko da.
Sarrerak, egunean bertan
Kontzertuetarako sarrerak bost eurotan salduko dira Seminarixoan bertan kontzertu egunetan. Goienakideak doan sartu ahalko dira. Goienakide ez izan arren, Goienaren aplikazioa deskargatuta dutenek bi euro ordainduko dute sarrera.
24 talde aurkeztu dira
24 talde aurkeztu dira, orotara, lehiaketaren seigarren ediziora. Horietatik hamabost epaimahaiak aukeratu ditu eta azkena, hamaseigarrena, publikoak, boto bidez. Azken honek Arrasateko Ondare taldea hautatu du.
Epaimahaia honako kide hauek osatzen dute: Amaia Arriaran musikazale bergararra, ipuin kontalari zein antzezle gisa ibilbide oparoa egin duena eta Danbakan epaimahaikide izatea zer den badakiena; Ainhoa Vitoria musikazale arrasatearra, 'EITBn' irrati esatari urte asko egin ostean gaur egun 'Yoko ona' podcastarekin buru-belarri dabilena; Sara Alonso musikazale aramaioarra, 'EITBn' irrati esatari eta Nhil taldeko frontwoman-a; Julen Narbaiza musikazale bergararra, 1980ko hamarkadan Txibisto areto ezaguneko arduradunetako bat izandakoa; eta Iñigo Ugarte musikazale oñatiarra, 2022an ere epaimahaikide aritu zena.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du