OPINA
¿Quién ha sido el mejor contra el Athletic?
Pedro Otaegiri omenaldia Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketan
Txalo Saria jaso zuen Sanagustin Kulturgunean antzerkian egindako ibilbideagatik
Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketak Pedro Otaegi omendu zuen larunbatean. Bere ibilbide oparoa eszenatokietan antzerki munduaren errekonozimendua jaso zuen Sanagustin KulturguneanKokoxa antzerki taldeak antzeztu zuen ‘150’ lanaren ostean. Otaegik hunkituta jaso zituen Txalo Saria eta Sanagustin Kulturgunean elkartu zirenentxalo zaparrada.
Ibilbidea
1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen interpretazio munduanImanol Eliasen aginduetara, Antxieta Antzerki Taldean. Urte batzuk geroago, ETBko Goenkale saiorako castingera aurkeztu zen. Ondoren etorri ziren beste lan asko, bai telebistan (Pilotari, Euskolegas, Irrikitown,…) eta baita ere zinean (Aitona Martin eta biok, Ander, Txistu magikoa edo Leon apaizaren eskarmentua, Urte berri on, amona,…)
Temas
Más en Bertan
-
Lazkaoko Ikastola: herritik sortutako hezkuntza eredua, etorkizunera begira
-
ETS iniciará el lunes los trabajos de urbanización en el entorno de la nueva estación de Usurbil
-
Beasain rinde homenaje a su mercado centenario
-
“El padre no gesta a su hijo y la sociedad no percibe igual su dolor ante su fallecimiento”