Síguenos en redes sociales:

Mineralogia eta Paleontologia Astearen 36. edizioa ospatuko da Urretxun

Mineralogia eta Paleontologia Astearen 36. edizioa ospatuko da Urretxun

Mineralogia eta Paleontologia Astearen 36. edizioa egingo dute Urretxun larunbatetik aurrera. Urteroko moduan, txangoa, bisita gidatuak, hitzaldia, erakusketa, azoka eta haurrentzako parkea izango dira. Aurten Xabier Ormazabalen heriotzaren 20. urteurrena da eta omenaldia egingo diote: igo zituen mendietatik ekarritako harriak erakutsiko dituzte. Erakusketa udaletxeko portaloian egingo dute, astelehenetik igandera.

Bi pelikula

Aurtengo beste berrikuntzetako bat ButaK 21 zineklubaren partaidetza da. Hilaren 30ean bi pelikula emango dituzte: La mina de los dinosaurios eta El misterio de los cristales gigantes. Emanaldian Aguado adituak, Javier Trueba zuzendariak eta Juan Manuel Garcia Ruiz zien-tzialariak parte hartuko dute. Emanaldia 20.00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.

Aipatutako ekitaldiez gain, larunbatean irteera mineralogiko eta geologikoa egingo dute. Errioxara joango dira: Igeara eta Arnedora. Hurrengo larunbatean, azaroaren 2an, Roberto Matiasek Medulak ipar mendebalde iberikoko auriar meatzaritza erromatarrean hitzaldia egingo du. Urretxuko kultur etxean izango da, 12.30ean.

Horretaz gain, bisita gidatuak egingo dituzte Urrelur museoan (kultur etxean). Azaroaren 1ean, 2an eta 3an hiru bisitaldi gidatu izango dira egunero: 11.30ean bisitarien araberako hizkuntzan, 17.00etan euskaraz eta 18.00etan gazteleraz.

Museotik gertu, Iparragirre plazan, haurrek mineral eta paleontologia parkeaz gozatzeko aukera izango dute. Parkea azaroaren 1, 2 eta 3an irekiko dute, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Pilotalekuan, hiru egun horietan eta ordutegi berean, mineral, fosil eta harribitxien azoka egingo dute.