Irungo Udalak euskararen erabilera sustatzeko bi ekimen antolatu ditu
‘Familia Ola’ eta ‘Haurrak parkean’ ekintzak urrian eta azaroan zehar burutuko dira hiriko hainbat guneetan
Jon Ugarte, Irungo Udaleko Euskararen Erabilera Sustatzeko eta Normalizatzeko Zerbitzuko ordezkariak, Familia Ola eta Haurrak Parkean programetako doako jarduera-multzoa aurkeztu du ostiral honetan.
Familia Ola eta Haurrak Parkean
Familia Ola ekimena, bi eta zortzi urte bitarteko seme alabak dituzten familiei zuzenduta dago, eta euskararen erabilera normalizatu nahi dute, leku klasiko eta formaletatik kanpo, hala nola, eskolatik kanpo, familia euskaldunei edo euskararen erabilera sustatu nahi dutenei zuzendutako aisialdirako jardueren bidez. Ekimen honen barruan hiru ekintza burutuko dira: txontxongilo kontakizun tailerra, azaroaren 12an eta 14ean; yoga tailerra, azaroaren 19an eta 21ean eta zehazteke dagoen leku batera azaroaren 23an egingo den irteera bat.
Bestalde, Haurrak Parkean programak Irungo familientzako baliabideak jartzen ditu hiriko auzoetan eta jolasguneetan euskaraz jolasteko. Alde batetik, 3-5 urteko haurrekin eta haien zaintzaileekin jolasak egiten dira, familiako hizkun-tza-transmisioa eta denbora librea konbinatuz. Sei urtetik bederatzira bitarteko umeekin, ordea, lagunen artean egingo da jarduera, bi hezitzaile bertan direla. Informazio osoa Udalaren www.irun.org webgunean topatu daiteke.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años