Gaur festak hasiko dira Pasai San Pedro eta Antxoko barrutietan
San Pedro Txikiek eta San Fermin Txikiek igandera arte iraungo dute hamaika ekitaldiz gozatu ondoren
Festak gaur eztanda egingo du San Pedro eta Antxoko barrutietan San Pedro Txikiei eta San Fermin Txikiei esker. Gaurtik igandera arte ospatuko dira udazkenera ongietorria ematen dioten jai hauek.
San Pedro Txikiak handiak izan daitezen, Jai Batzordeak 24 ekitaldiko egitaraua prestatu du, adin eta gusto guztietara egokitzeko. Eguraldi txarrarekin ekitaldiak Proisara lekualdatuko dira.
Zapi gorria
Gaur txupinazoa Piña Kurdin elkarteak botako du 90 urte bete-tzen dituelako eta ondoren bertso afaria izango da Antxetan, Aitor Sarriegi eta Iñigo Mantzisidor bertsolariekin.
Antxon, uztailean bezala, gaurtik igandera arte zapi gorriak nagusituko dira. Guztira 21 ekitaldi prestatu dituzte.
Egitarauari gaur 19.30ean emango zaio hasiera. Kartel lehiaketako irabazleari saria emango diote eta festen aurkezpena izango da. Ondoren, txupina botako dute Biterikokarpan. Jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira dago, Pasai txarangarekin.
Hiru egun hauetan bai San Pedron, baita Antxon ere, egongo diren ekitaldi guztiak www.pasaia.eus helbide elektronikoan kontsultatu daitezke.