Abian da Shelter 4TEENS txapelketaren VIII. edizioa. Zarauzko hondartzan ostiral honetatik igandera jokatuko da. Shelter Surfek antolatua eta guztira 2.000 lagunetik gora elkartuko dira.
Gaur 16.00etan hasiko da lehen proba; Kind Surf Challenge by Seiko proba deiturikoa. Aniztasun funtzionala duten gazteekin izango da. Euskal Herriko eta nazioarteko 10 enpresak hartuko dute parte gaurko ekitaldian. Taldeak sei lagunez osatuko dira: enpresa bakoitzako lau, Kind Surf programako gazte bat eta surflari profesional bat. Erreleboka sartuko dira eta bi olatu hartu beharko dituzte, epaimahaiak puntuatzeko. Amaitutakoan sari-banaketa egingo dute. Enpresa bakoitzak diru ekarpen bat egin du parte har- tzeagatik, eta guztia urte osoko Kind Surf programa finantziatzen lagunduko du. Hori eta gero, kontzertuak eta barbakoa egongo dira.
Larunbat honetan, aldiz, goizeko 8.00etan hasiko da 14 eta 10 urtez azpikoen txapelketa. 19.00etan amaitzea aurreikusten dute eta guztira lau laguneko txandetan arituko dira 123 parte-hartzaileak. Larunbatean ere, 17.00etan, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko babesa lantzeko tailerra egingo dute.
Etzi, larunbateko txandetan sailatutako parte hartzaileek jokatuko dituzte finalak: 8.00etatik 17.00etara 14 eta 10 urtez azpikoek eta 12.00etatik 14.00etara, surf egokituko parte hartzaileek. 18.00etan egingo dute sari banaketa ekitaldia eta guztien argazki bat aterako dute.
14 eurtez azpiko nesken eta mutilen kategorietako 8 finalistek sari berezia jasoko dute: lau eguneko surfcamp-az gozatzeko aukera izango dute urriaren 10etik 13ra Zarautzen. Bertan, Aritz Aranburu, Indar Unanue eta Rudy Palmboonekin surfaz ikasteko aukera paregabea izango dute.